BERTSOTAN

“Bertsoaroa 2015” programari agur esateko bertso-saio galanta

Joan den urrian hasi zen Iruñean Bertsoaroa 2015 zikloa. Bertan, bertsogintzaren inguruan, kontzertuak, hitzaldiak, haurrentzako emanaldiak eta bestelakok bildu izan dituzte.

Gaur amaituko da Bertsoaroa 2015 zikloa, eta horri bukaera emateko beste bertso-saio handi bat egingo da, 20:00etan, Gurutzeko plazako Institutuko areto-nagusian.
Saioan, Nafarroako Bertsolarien Txapelketako hiru finalista arituko dira: Eneko Lazkoz, Ander Fuentes eta Aimar Karrika, eta haiekin batera egungo Euskal Herriko txapelduna, Amets Arzallus, eta gaur egungo erreferentziazko beste bi bertsolari, Uxue Alberdi eta Jon Maia arituko dira.

Ezin hutsik egin!!!

Show More

Related Articles

Back to top button