
Gaur, Orioko Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera, bertso-saio literarioa eskainiko dute Maider Arregi Markuleta eta Miren Artetxe bertsolariek Esne-berriketan Uxue Alberdiren liburuan oinarrituta. Orioko Emakumeen Etxeak antolaturiko saikoan Iban Amorante musikaria izango da eta Uxue Alberdi, kasu honetan, gai jartzaile lanetan arituko da.
Esne-Berriketan Uxue Alberdik eta Begoña Durruty ilustratzaileak kaleraturiko lana da. Garrantzirik gabeko solasa omen da esne-berriketa. Sarrien, emakumeen arteko mintzoari deitu izan zaio. Lan honetan norbaitek ahoz kontatu, idazleak belarriz jaso eta idatziz emandako kontakizunak jasotzen dira, emakumeek bizi izan eta kontatutakoak. Kontakizun bakoitzak izan nahi du berba-habia bizi bat, eta bata bestearen atzean jarrita, narraziook unibertso bat osatzen dute, paisaia bat, ahotsez eta mugimenduz betea.



