ARTEA

Ixone Sádabaren erakusketa, Espacio Marzana gunean

Ixone Sádabak (Bilbo, 1977) Not unfaithful to the spirit of the thing izenburuko erakusketa inauguratuko du, bihar, urriak 10, Bilboko Espacio Marzana galerian, eta zabalik egongo da urriaren 31ra arte.

Sádaba argazkigintza, instalazio eta performancearen esparruetan aritzen da. Bere jardunean norbanakoaren mugak eta gizakiaren indarkeriazko izaera jorratzen ditu. Horretarako “eszenario politikoak” jasotzen ditu, bere kameraren bitartez.

Bada, bere ikerketa norbanakoaren mugetan ardazten da, bai eta identitatearen eta entitatearen kontzeptuek eragindako tentsioetan ere.

Artista bilbotarra Londresen bizi eta lan egiten du; egun, doktoretza prestatzen ari da Ingalaterrako hiriburuko Goldsmiths Unibertsitatean. Hainbat erakusketa egin du, eta bere obra hamaika bildumatan dago jasota; tartean; Patio Herreriano Museoa, Pilar Citoler Bilbuma, Iberdrola, MNCARS, MUSAC edo Guggenheim Collection.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button