ARTEA

Daniel Txopitea Beka Zarautzen

Zarauzko Udalaren Kultura Sailak Arte Sorkuntzarako Daniel Txopitea Bekaren bigarren deialdia egin du. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da. Bekaren diru-kopurua gehienez 3.000 eurokoa da.

Ideia bat aldi jakin batean garatzea eta haren amaierako gauzapena ahalbideratuko da beka honen bitartez marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zine, bideo, diseinu grafiko, moda diseinu eta artisautza diziplinetan.

Bekaren funtsa den proiektuaren iraupena gutxienez hiru hilabetekoa izango da gutxienez, eta gehienez sei hilabetekoa.

Hainbat kontu aurkeztu behar dira, hala nola, jardueraren memoria eta proiektuaren azalpen-txostena, curriculum vitae, lanen argazki-dossierra eta abar.

Oinarri guztiak eta deialdia: www.kulturazarautz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button