BERTSOTAN

Bertso-eskola digitala webgunea

Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko helburuarekin Bertsozale Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA Taldearekin batera, www.bertso-eskolak.com webgune berria estreinatu du.

Manex Agirrezabal ikerlariaren lanari esker Bertsotarako Arbel Digitala garatu da. Hau bertsoak idazterakoan laguntza eskaintzen duen programa da. Honek errima bilatzailea eta zuzentzailea, doinutegia, neurri zuzentzailea eta sinonimo bilatzailea jartzen ditu eskura.

Bertsozale Elkarteak dituen datu-baseei esker, Euskal Herri osoan zehar dauden bertso-eskolen mapak ere sortu dira. Webgunean eskaintzen diren mapa hauek bertsolaritzaren transmisioan lagundu nahi dute, Euskal Herri osoan zehar dauden eragileen esku baliagarri izango dituzten datu interesgarriak jarriz. Hala, herri bakoitzeko bertsolari eta eragileen biografiak, azken urteko saio kopurua eta 10 urteotako bilakaera, antolatutako sariketak eta lehiaketak, jasotako grabazioak eta b arrak bilduko dira bertan.

Era berean, bertsotan ari direnentzat edo bertsolaritzaz jakin nahi dutenentzat interneten dauden hainbat baliabide eskura jarri dira: agenda, biografiak, doinutegia, bertso historikoak, bideoak, grabazioak eskuratzeko aukerak, eta bertsolaritzari buruzko hainbat azalpen.

Zalantza izpirik gabe, beharrezkoa zen kontu ederra dugu eskuartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button