MUSIKA

Joseba Irazoki & Lagunak

Bera herriko Joseba Irazoki musikariak kontzertua berezia egingo du bere lagunekin Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Nafarrak oraintsu argitaratu du gizon Oso Banda izeneko binilozko hamar hazbetekoa Bidehuts kolektiboaren laguntzarekin.

Gitarra jotzaileak koadrila interesgarria osatu du kontzertua egiteko: Felix Buff (Willis Drummond) bateria; Ager Isunza (Audience) gitarra eta bibolina; Jaime Nieto (We Are Standard) baxua; Iban Urizar (Andrakan Cafe Teatro) tronpeta, eta Igor Telletxea (Xabier Montoia, Petti) tronboia eta bateria. Bai eta Atom Rhumba, Beañy Achiary, eta iragarri ez dituzten beste batzuk. Emanaldi 21:00etan hasiko da.

Irazoki, halaber, Lisabö taldearekin izango da abenduaren 29an Hondarribiko Psilocybenea aretoan, Berria egunkariaren aldeko Zure ziztada behar dugu kanpainaren baitan.

Irazokik gitarrak, perkusioak eta bestelako tramankulu musikalak nahastu ditu, folkean, bluesan eta psikodelian bustiriko kantu geldiezinak egiteko. Captain Beefheart Bidasoa aldean jaio izango balitz bezala. “Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Zein den azken helburua? Erritmo eta soinuen anabasa neurtu bat sortzea, hainbat kalibretako konposizio genuinoak disparatuz”, idatzi du Oskar Beorlegik Bidehuts plataformaren webgunean; bertan, kantu bat ere entzun daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button