BERTSOTAN

Bertso Eguna larunbatean Azpeitian

Urtarrilaren 28an, Bertso Eguna izango da Azpeitian, eta egun osoko plana antolatu da. Hala, 11:30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da, libreko bertso saio irekiekin. Ondoren, 14:30ean, bertso bazkariak egingo dira zenbait elkartetan, eta mota ezberdineko bertso saioak eskainiko dira toki horietan. Gaueko 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean, eta horren ostean, bertso ekitaldia izango da Elikagunean bertan.

Egun horretako saioetan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek dituzue: Jone Uria,  Sustrai Colina, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga, Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Gaztelumendi, Maddalen Arzallus, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Imanol Artola eta Ane Ezenarro.

Elikagunean afaldu eta afalostean ere izango da bertso saiorik. Eñaut Martikorena eta Maialen Lujanbio ariko dira librean; gaiak jarrita, Ane Labaka, Maddi Aiestaran, Peru Abarrategi eta Sarai Robles; eta bertso jarriekin, Aissa Intxausti, Ander Fuentes “Itturri”, Joanes Illarregi, Josune Aramendi eta Xabat Illarregi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button