ESZENA

Antzerki arinaren lehenengo jardunaldiak

Pabilioi 6-k, Antzerki Arinaren I. Jardunaldietarako deialdia egiten du. Antzerki Arinaren I. Jardunaldiak 2014ko urtarrilean burutuko dira Pabilioi 6 eta Zawp espazioetan. Izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Antzezlanak (euskaraz edo gaztelaniaz, eta gaia eta estiloa librean) estreinatu gabeak, jatorrizkoak eta gehienez 20 minutuko iraupenekoak izango dira, areto txikietan antzeztekoak, publikoa espazioan integraturik dagoela, eta gutxienez bi antzezlek jokatuak.

Lehenengo edizio honetarako 8 proposamen aukeratuko dira. Urtarrilean publiko aurrean erakutsiko dira zenbait aldiz, ostiraletik igandera. Lehenengo emanaldia 2014ko urtarrilaren 10ean izango da. Antzezlanek gehienez 20 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute.

Informazioa e-mail bidez bidaliko da honako helbidera: info@pabellon6.org  Antzerki Arinaren Ihardunaldiak direla zehaztuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button