
Bihar, ekainak 15, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, Munduko musikekin bertsotan izeneko saioa eskainiko dute Oskar Estangak eta Jon Martinek, Eibarren. Untzagan egongo den Rugby taldeko karpan izango da ekitaldia, 20:30etik aurrera.
Emanaldian bertsoa eta musika uztartuko dira; munduko doinuekin giroturik bertsotan jardungo du Oskar Estangak. Hau da, musikarekin batera inprobisatuko dute bertsotan, mundu osoko doinuekin, Jamaikako reggaea, kubako sona, rock&rolla…, eta gaia momentuan ateratzen dena izango da.
Berak hala esan du: ”Urte pare bat daramagu emanaldiarekin eta pozik gaude jendartean duen harrerarengatik, batez ere bertsozalea ez den jendeak ongi ulertzen duelako zer den bapatean aritzea eta atsegina delako musikaz lagunduta bertsoak entzutea. Oinarri grabatuak eta zuzeneko gitarra erabiltzen dugu musika moldatzeko”.



