BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketaren finala

Joan den astean, Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketaren finala jokatu zen Zornotzan, bertako Zelaieta Zentroko Auditorioan.

Oholtza gainean, A mailan, Sagutxo kaskarinak 2.0 (Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz) eta Puntuak eta komak (Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea) taldeak, eta B mailan, TeamRocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga) eta Okerbidea (Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza) taldeak. Lan guztiak txukun egin ostean, Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeak izan dira aurtengo irabazleak.

Bestalde, kantakera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu du. Aurtengo saria, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazioa izan da.

“Oholtzan eta publikoan egon den giro ona nabarmentzekoa izan da. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman gura dizkie aurtengo Bertsolari Gazteen sariketa honetan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button