
Asteburu honetan, otsailaren 27tik martxoaren 1era, dantza, antzerki dokumentala, antzerkia eta performancea bilduko dira Baratza Aretoan egingo den Bertako Fest Jaialdian.
Baratzako egoitza artistikoetan, hirian eta inguruetan sortu edo landu diren lanak erakusten dira ekimen horren bidez.
Amaiur Maciasek irekiko du jaialdia, otsailaren 27an, Organorik gabeko gorputz baten orroak antzerki-performance piezarekin. “Proposamen eszeniko honetan sedukzioak eta munstrokeriaren arteko topaketa gauzatuko da. Performerraren gorputza domeinu kolektiboko eremu bihurtuko da azkenean, zuntz, tendoi eta organo multzo desantolatu batean. Gorputz desantolatu bat, organorik gabeko gorputz bat. Lanak zalantzan jartzen ditu intimitatearen eta ikusgarritasunaren arteko distantziak eta publiko gisa ditugun begiratzeko moduak. Eta gogoeta interesgarriak eragiten ditu, hala nola, Film porno bat edo pieza eszeniko bat begi berberekin begiratzen duzu? Zertan bereizten da zure begiratzeko modua?”
Larunbatean, otsailak 28, Patas de Gansa Kolektiboaren Txatxara pieza izango da ikusgai. “Gure antziñekoak iñongo errekonozimendu barik indako zaintza lanetan inspiratute dantza-pieza bat, duela bi belaunaldi arte ibaian garbitzea izan denaren bizipena jasotzen duena. Eta, behar adina pisatuko ez balu bezala, uko egin diogula afektuan jartzeari eta transmititzeari.”
Zikloa amaitzeko, martxoaren 1ean, Makur Antzerkiaren Voyage Voyage antzerki-dokumental eta performance lana izango da protagonista.
Ostiral eta larunbateko emanaldiak 20:00etan izango dira eta igandekoa 19:00etan.



