LITERATURA

Haur Literatura eta Gazte Literaturako XVIII. Edebé Sarien Irabazleak

Saritutako bi lanek lotura estua dute ume eta gazteen errealitatearekin, batzuetan hain gogorra dena errealitatearekin.
Honako ideia da Muñoz Aviaren istorioaren abiapuntua Mundua bitan banatuta dago: jenioak eta gainerakoak. Neskato protagonistari futbolean jokatzea gustatzen zaio, eta ez du interesik lehian aritzeko jenioekin, hala nola bere neba piano-jotzaile bikainarekin. Gurasoak musikariak ditu, eta biolina jotzera behartu dute, baina bere ilusioa futbol taldearen partidak dira. Neskatoaren irmotasunak eta gogo biziak familiari begiak zabalduko dizkio, eta neba bikainaren zortea ere aldatuko du.

Maite Carranzak, gazteentzako nobelaren saridunak, aspaldi zeukan genero-indarkeriaz idazteko gogoa. Gure gizarteko gezur, sekretu, engainu eta itxurakeriei buruz hitz egin nahi zuen. Hitz pozoituak istorio hunkigarria haurrek jasandako gehiegikeria sexualen salaketa ausarta da. Ondorio lazgarriak eta gizarteak ezikusiarena egitea ezin daitezke zigortu gabe geratu. Errealitate lazgarri bati buruzko intrigazko istorio zirraragarria.

260 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Haur literaturaren modalitatean 157 obra aurkeztu dira, eta 103 gazte literaturakoan, gaztelaniaz (180), katalanez (57), galizieraz (15) eta euskaraz (8). Horixe da, agian, sariketaren ezaugarri bereziena: lau hizkuntza horiek aukera-berdintasuna izatea lehiatzeko orduan. Aurreko hamazazpi edizioetan, gaztelaniazko 19 liburu, katalanezko 10 eta galizierazko 4 gertatu dira irabazle.

Euskarazko lanek ez omen dute zorte onik.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button