Abuztuaren 13tik irailaren 9ra bitartean, Arabako hainbat herritan musika klasikoko hamar kontzertu egingo dira, Bernaola Bero jaialdiaren eskutik. Ekimen honek berezitasunak izango ditu orain arteko proposamena aberasteko. Alde batetik, anitza izango da, jaialdi bakar baten baitan Organo Zikloa eta musika kultoarekin zerikusia duten emanaldiak batuko baititu. Bestalde, eskaintza oparoa egingo du Araban eta jaialdiak izango dituen eszenatoki bereziak nabarmendu beharko dira Arabar Errioxako elizan, Gasteizko Santa Maria Katedralean edo Añanako Gatz Haranan egingo baitira kontzertuok. Ondorengo herrietako elizetan ere izango dira: Bastida, Lantziego, Eltziego, Billa Oka, Guardia eta Añana.
Kontzertu hauetan parte hartuko duten taldeak Alos Quartet, Sinkro Esemble eta Chiara Banchini izango dira, beste batzuen artean.
Nontzeberri



