ARTEA

Bermeoko Arrantzaleen Museoan, itsas-portuetako bizimodua erakusgai

Fede Merino argazkilariak Bermeoko portuan, 1974 eta 1976 urteen artean hartutako irudiek osatzen dute Kresala. Bermeo 1974-1976 erakusketa, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien ospakizunaren barruan, Bermeoko Arrantzaleen Museoak erakutsiko duena. Erakusketa gaur, urriak 19, abiatu eta datorren urteko ekainera bitartean ikusgai izango da.

Fede Merino argazkilari getxoztarrak “1974 eta 1976 urteen artean Bermeoko portuan hartu zituen 140 argazki baino gehiago digitalizatzea lortu du. Horrela gaur egun erabat eraldatu diren bizimodu bat, paisaia, jende eta eszenatoki batzuk hilezkortzen ditu”. Funts digitalizatu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren artxiboetan gordeko da hemendik aurrera, gure lurralde historikoaren ondare immaterial gisa.
Erakusketarekin batera argazkilariak funtsa osatzen duten ia irudi guztiak biltzen dituen katalogo bat diseinatu eta maketatu du. Gainera, argazkiak aberasten eta testuinguruan kokatzen dituzten hainbat testuk osatzen dute.

Fede Merinok (Getxo, 1943) 50 urte baino gehiago egin ditu argazkigintzan. Makina bat urtez Bilboko Euskalduna Jauregiko eta Arriaga Antzokiko argazkilari ofiziala izan zen. Bere lanen artean Bilboko hainbat eraikin enblematikoren eraikuntzaren jarraipena nabarmentzen da, adibidez Guggenheim Bilbao Museoa edo Altos Hornos de Vizcaya y la Industria argitalpena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button