MUSIKA

Same Old-en disko berriak buruak zartatuko ditu

 

Same Old talde arabarrak Cabeza voladora (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lana argitaratu berri du. Diskoa Karlos Osainagak grabatu eta ekoitzi du, eta rock gogor, bizi eta epikoan bustita datoz. Erritmo aldaketa askorekin jositako piezak dira, egitura konplexuetan oinarritutakoak.

Jose C. Porras (ahotsa), Dani Arrizabalaga (bateria), Jesús Villalabeitia (gitarra), Danilo Foronda (gitarra), Francisco Orlando(teklatuak) eta Federico Eguiluz (baxua) musikariek idatzi eta grabatu dute Cabeza voladora lana.

Estudioan, gainera, zenbait kolaborazio ere izan dituzte: Ibon Salterain (Tutan Come On) eta Libe eta Sorkun. Azken bi horiek euskaraz abestutako kantu bakarrean sartu dituzten ahotsak dira, Askapen Hazia.

Seikote arabarra lan berria aurkezten ari da han eta hemen: maiatzaren 21ean, Arrasateko gaztetxean izango dira; 29an, Tolosako Bonberenean; 30ean, Gasteizko Helldoradon, eta ekainaren 12an, Iruñeko Subsuelo aretoan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button