ESZENA

Arte Eszenikoen Max Sarien Batzordeak bere finalista jakinarazi ditu

Lau euskal antzerkigile hauek, euskarazko antzerkigile onenaren Max Saria lortzeko aukera izango dute: Aizpea Goenagak, Arrain Ontzia antzezlanagatik; Maite Agirrek eta Garbi Losadak, Secando Charcos antzezlanagatik; eta Patxo Telleriak, Euskarazetamol antzezlanagatik. Antzerki-ikuskizun onenaren kategorian ere, Animalario taldearen Urtain lana aukeratu dute.

Arte Eszenikoen Max Sarien Batzorde Antolatzaileak, jakinarazpen honen bidez, XIII. Max Sarien 23 kategorietako finalistak jakinaraziko ditu. Max Sariak 1998an sortu ziren, Espainiako Arte Eszenikoen artisten eta profesionalen talentua sustatu eta saritzeko asmoz.

SGAEko Autore Fundazioa arduratzen da Max Sariak antolatzeaz, eta Sariek izaera ibiltaria dutenez, Espainiako hiri askotatik ibili dira: Madril, Bartzelona, Bilbo, Sevilla Valentzia, Vigo, Zaragoza, Guadalajara eta Las Palmas. Laster, Batzorde Antolatzaileak sariak emateko ekitaldia noiz eta non izango den jakinaraziko du, baita 2010eko Sarien sari bereziak ere.

SGAE-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button