IKUS-ENTZUN

Orozkoko film laburren lehiaketaren II. edizioa

Supelaur Kultur Taldeak antolatzen duen film laburren lehiaketaren bigarren edizioa martxan da. Lanak euskarazkoak izan behar dira, eta eurak jasotzeko epea irailaren 30ean amaituko da.

Aurkeztu beharreko lanek originalak izan behar dute. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik. Filmak indibidualki zein taldeka aurkeztu daitezke. Taldeak gehienez 10 kidekoak izan daitezke.

Bideoak Wetransfer bidez bidali beharko dira supelaurkt@gmail.com helbidera. Bideoak .avi edo .mov formatuetan egon beharko dira. Bideoaz gain, formulario txiki bat bidali beharko da taldearen izena, taldekideen izen-abizenak, herria, kontaktua, bideoaren izenburua eta deskribapen labur bat zehaztu beharko dira formulario horretan.

Lehenengo saria 300€ izango da; bigarren saria, 150€ eta hirugarren saria 100€; gainera publikoaren saria ere egongo da.

Informazio guztia Orozkoko weborrian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button