LITERATURA

“Euskal literatura” egonaldirako 2015ko deialdia

Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi bat antolatzeko 2015an, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guztiei zuzentzen zaie.

Deialdi honetarako beka 1000 €-koa da, urria eta azaroan beteko da eta haur eta gazte literatura lantzeko baliatuko da. Parte hartu nahi baduzue apirilaren 28a bitartean duzue proposamenak bidaltzeko epea.

Baldintzen arabera, “artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela”. Beste aldetik, 12 urtetik gorako ikasle talde batekin garatu beharko da jarduera bat.

Epaimahai batek du aukeratuko du hautagaitza txostenak aztertu ondoren, proposamen guztien artean egokiena.

Informazio guztia Euskal Idazleen Elkartearen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button