ARTEA

Ikerne Gimenez eszenografoaren erakusketa, Donostian

Ikerne Gimenez  (Bilbo, 1979) eszenografo eta figuringileak Inoiz egin ez ditudan antzezlanak izenburuko erakusketa inauguratuko du ostiralean, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Erakusketa ikusgai izango da apirilaren 21era arte, eta bertan, artistak sekula gauzatu ez dituen ideien zirriborroak jasoko dira: “Proiektuan geratu ziren eszenografiak eta inoiz agertokia zapaldu ez duten pertsonaiak”.

Erakusketan Ikerneren sormen-prozesua ikusi ahal izango da: ideia asko sortzen ditu, baina horietako asko ez dira gauzatzen. “Ideia horiek sarritan karpetan edo lantegian geratzen dira argitara atera gabe”.

Hala, “saiakuntzaren eta errorearen metodoari” jarraiki, Gimenezek hainbat ahalegin egiten du, eta askotan, badaki zeinek egingo duen aurrera, bere eskarmentuaren ondorioz; halere, batzuetan ideia gauzatu beharra du, behin betikoz saihesteko.

“Libretoa, obra dramatikoa, jasotzen dugunean, informazio bat lortzen dugu eta informazio horren gainean marrazten hasten gara. Baina, antzezlan hori zutik jartzen denean (antzezleek berori jokatzen dutenean), erreparatu ez genien edo hitzen artean ezkuturik zeuden ñabardura ugari aurkitzen ditugu”.

Eszenografo eta figuringile bilbotarrak hainbat sari jaso du  bere ibilbidean, tartean, ADEren figuringintzako Premio Adriá Gual, Avaricia, lujuria y muerte (CDN 2009) lanagatik; figuringile hoberenaren Premio Max 2010, diseinu lan beragatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button