IKUS-ENTZUN

Benito Ansola sariak bere VI. edizioa beteko du

Aurten, Benito Ansola sariak bere VI. edizioa beteko du. Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera bi urterik behin antolatzen du Benito Ansola Saria gazteen artean euskarazko ikus-entzunezkoan ekoizpena sustatzeko. Izan ere, euskararen presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa euskara hutsean.

18 eta 36 urte bitarteko gazteek aurkez ditzakete euren produkzioa. Ikus-entzunezkoaren iraupena gutxienez 9 eta gehienez 18 minutukoa izango da animaziozkoak ez diren ikus-entzunezkoentzat, eta gutxienez 3 eta gehienez 18 minutukoa izango da animaziozko lanen kasuan.

Guztien artean irabazle suertatzen denak 3.000 euroko saria lortuko du. Gero, hamar hilabeteren barruan bere proiektua gauzatu ostean, Euskal Zine Bilera jaialdiaren barruan estreinatuko da.

Eskarmentu handiko bi epaimahaikidek lan guztiak baloratuko dituzte eta Lekeitioko 44. Euskal ZIne Bileraren barruan iragarriko da lan irabazlea.

Deialdia zabalik egongo da ekainaren 7tik irailaren 19ra bitartean.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button