MUSIKA

Renzi, Weinstein eta Kamaguchi musikariek joko dute gaur Bilbao Distrito Jazz egitarauan

Begoñako Udaltegian gaur entzun eta ikusi ahal izango den emanaldia Bilbao Distrito Jazz programaren lehena izango da. Bertan, Matt Renzik (saxo tenorea), Jimmy Weinsteinek (bateria) eta Masa Kamaguchik (kontrabaxua) hartuko dute parte. 1996 urteaz geroztik ikus-entzule guztiak jazz modernoarekin gozarazten ari diren musikari beteranoak dira.

Bere lehenengo diskoak jaso dituen sarien ondoren, New Yorken egoitza duen hirukote honek bere lan berria aurkeztuko du gaur Bilbon, Dream Life. Lan hori pieza kontzeptualarekin parekatu daiteke, jazz puruaren inprobisazio-motan oinarrituta. Taldearen errepertorioak ohore egin nahi die Ornette Colemanen, Denny Zeitlinen, Tony Scotten eta Carla Bleyren konposizio lanei, besteak beste.

Kontzertu guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da, edukiera bete arte.

MBN Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button