ESZENA

Belize eta Kabardino-Balkariako dantzak Gernikan

Gernikako Jai-Alai pilotalekuak Nazioarteko Folklore Jaialdia hartuko du larunbatean eta ekitaldian Belize National Dance Company eta Kabardino-Balkaria Errepublikako Balkaria taldeak izango dira bertako folklorea erakusten.

Belize National Dance Company taldea Karibetik dator eta eskainiko duen ikuskizunean beltzek jorratzen dituzten erritmo, kantu, dantza eta musika sentsualak bilduko ditu.

Balkaria taldea, Errusiako Federazioko Kabardino-Balkaria errepublika autonomotik dator. Euren ekitaldian epeltasuna eta hotza, maitasuna eta bortizkeria uztartzen dira modu bitxian, izan ere, bertako emakumeen bizitasuna, goxotasunak talka egiten du gizonekoek erakusten duten indarra eta lehiarako zaletasunarekin.

Gogoratu, hilak 21, Jai Alai Pilotalekuan, 21:30ean hitzordu paregabea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button