LITERATURA

Belen Gopegui eta Harkaitz Cano, “Eztabaidak Literaturarekin” ekimenean

Idazteari eta konpromisoari buruzko solasaldi batean arituko dira bihar, hilak 17, Belen Gopegui eta Harkaitz Cano Idazleak, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak Literaturarekin ekimenean. Eztabaidak literaturarekin egitaraua, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan literaturaren inguruko topaketak eskaintzen dituen programa da, eta aurten bere bederatzigarren edizioa da.

Biharko saioan, literatur ekoizpen handiko bi idazle bilduko ditu, biak ere sari garrantzitsuak irabazitakoak, eta irakurleen zein kritikaren aintzatespenak jasotakoak, idazteari eta konpromisoari buruz berba egiteko.
Belén Ruiz de Gopegui eleberrigile eta gidoilariak, 1993an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, La escala de los mapas, gero etorriko ziren beste titulu asko: Tocarnos la cara, La conquista del aire, Las razones de mis amigos, El lado frío de la almohada, El padre de Blancanieves, eta abar. Bere azken eleberrira, El comité de la noche izan da.

Harkaitz Cano euskal literaturak duen ordezkaririk nagusienetakoa da. Birritan irabazi du Euskadi Literatur Saria, eta beste birritan Kritikarena. Horrez gain, Twist lanarekin, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua aipamena lortu zuen. Bere eleberriak errusierara, grezierara, alemanera, italierara, nederlanderara, gailegora eta ingelesera itzuli dira. Berak ere badira: Beluna jazz, Belarraren ahoa, Neguko zirkua, Norbait dabil sute-eskaileran eta abar.

Eztabaidak hilero egiten dira, asteartez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan Goizalde Landabaso idazlea izango da ekitaldiaren moderatzailea. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button