
San Telmo Museoan hainbat erakusta dituzue oraindik ikusgai irailaren azken egunetara arte.
Museoak, Museo del Traje. Centro de Investigación del Patrimonio Etnológico-rekin batera, Lorategi bat soinean erakusketa du ikusgai irailaren 28ra arte. Erakusketak “Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean ehungintzan sortu ziren lore motiboen bilakaera aztertzen du”. Erakusketan 130 pieza inguru daude, eta horien muina Museo del Trajeko eta San Telmo Museoko jantzien eta ehunen bilduma historikoek osatzen dute.
Bigarren erakusketa bat Jazzaldia. Irudi bidaia da, Lolo Vasco Jazzaldiko egungo argazkilariak komisariatu duena. Bertan, 1966an burututako lehen ediziotik 2024ra bitarteko 200 irudi baino gehiago biltzen dira. Erakusketa osatzen duten irudi gehienak Jazzaldiko argazki artxibokoak dira, Antonio Alonso, Iñaki Aguirre, Hilario Garrudo, Pedro Párraga eta Lolo Vasco argazkilariek eginak. Horiekin batera argazkilari freelanceren lanak ere badaude: José Horna, Davit Amunarriz, Inma Casanellas, Joan Cortés, Guille García, Jokin Fernández, Iñaki Luis, Antonio Torres, Pepe Mateo, Juan G Andrés,….
Erakusketa bidaia bisuala da, ez kronologikoa, Jazzaldiko eszenatokietan bizi izan diren une berezienetako batzuengatik, jaialditik igaro diren artista nagusien erretratuekin.
Azkenik, Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren zortzigarren edizioan sarituriko lanak ere ikusgai izango dira irailaren 28ra arte. Deialdiak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, eta objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatu nahi du, diseinu garaikidearen begiradatik. Edizio honetan Ontzitegia izan da aukeratutako objektua. Saria ematearekin batera, San Telmo Museoko gastrokultura gunean, ikusgai izango dira epaimahaiak aukeratutako zortzi proiektuak; tartean, Nora Gondaten Batu irabazlea.
Datu zehatzagoak San Telmo Museoak ditu.



