MUSIKA

“Hiriko Soinuak” ekimenaren laugarren edizioa martxan da

Doako kontzertuak itzuliko dira Barakaldoko kaleetara Hiriko Soinuak ekimenari esker. Herri horretako Udalaren eskutik, Hiriko Soinuak Euskal Herriko bakarlari eta talde berrien bila hasiko da uztailaren 20ra arte (izena emateko epea zabalik).

Sari interesgarriak emango dira, tartean, Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko talde onenarentzat; eta single bat eta abesti bat Berdintasuna eta Euskara sarietako irabazleentzat, hurrenez hurren.

Aukeratuko diren kategoria nagusiko bederatzi finalistek zuzenean joko dute irailaren 24an San Bizente parkean egingo den finalean. Epaimahai profesionalak erabakiko du, zuzenean, Euskarazko talderik onena. Eta lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 21ean eta 22an arituko dira Herriko plazan egingo den jaialdian.

Parte hartzeko inskripzio-fitxa bete eta hirikosoinuak@gmail.com helbidera bidali uztailaren 20a baino lehen, mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera, eta taldekideen NANaren edo errolda-ziurtagiriaren fotokopia, jatorria EAEkoa dela egiaztatzen duena. Gutxienez Barakaldon erroldatutako kide bat dutela egiaztatzen duten musika-proiektuek Barakaldoko Artista Onenaren saria jasotzeko aukera izango dute, baita gainerako kategorietarako ere (behean adierazitako baldintzak betez gero). Taldekideen % 50, gutxienez, emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuek Berdintasun Saria lortzeko hautagai izango dira, gainerako kategorietan parte hartzeaz gain (behean adierazitako baldintzak betetzen badituzte).

Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button