BERTSOTAN

“Bertso Erronda” finalera heldu da

Bilboko Alde Zaharrean burutu dira Bertso Erronda ekimenaren bertso saio guztiak. Gaur final handia jokatuko da.

Ekimenak bertsolari gazteak bildu ditu hilabete honetan hainbat saiotan. Hala, martxoaren 1ean, lehen saioa izan zen Adaxka tabernan, Enare Muniategi, Unai Foruria, Janire Arrizabalaga eta Iker Garitaonandia bertsolariekin.
Hurrengo astean, martxoaren 6an, Maddi Askaiturrieta, Mikel Aiartzaguena, Irantzu Idoate eta Hodei Munduate bildu ziren Errondabiden.
Martxoaren 15ean, Maite Sarasola, Ekain Tolaretxipi, Naia Arrizabalaga eta Peru Irastorza La Villan juntatu ziren, eta martxoaren 22an, azken saioa izan zen BIRAn, Ander Anakabe, Haizea Telleria, Irune Basagoiti eta Mikel Arrate bertsolariekin.
Azkenik, finala 7Katu Gaztetxean izango da gaur, martxoaren 30ean, 19:30ean. Arituko diren bertsolariak Ander Anakabe, Janire Arrizabalaga, Irune Basagoiti, Irantzu Idoate Funosas, Peru Irastortza, Hodei Munduate, Enare Muniategi, eta Maite Sarasola izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button