BERTSOTAN

EHZren aldeko bertso zaparrada

Lehenago esan dugu. Bilboko Zazpikaletan kokatuta dagoen Biba! kutur guneak bertan behera gelditutako Euskal Herria Zuzenean festibalaren aldeko jaialdi solidarioa ondu du bihar, 20:00etatik aurrera.

Bada jaialdi erraldoiaren aldeko ekimenak ernatzen ari dira nonahi. Bertsogintzarekin zerikusia duen beste hitzordu elegante bat atondu dute Larrabetzun: Bertso Zaparrada izenburupean.
Hala, uztailaren 7an, Hori Bai Gaztetxean, gaueko 22:00etatik aurrera, bertsoaren ahots ezagunak bilduko dira kantari: Amets Arzalluz, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Igor Elortza, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Onintza Enbeita, Andoni Egaña, Odei Barroso eta Josu Goikoetxea.

Elkartasun erauntsiak segida izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button