Nontzeberri

Palestinako oihua euskal doinu bihurturik

Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio Etxetxipiaren lan berriak Lur izena darama. Hiru urte eman dituzte elkarrekin lanean, lan berria denboraz eta lasaitasunez sortzeko, eta urte horietan guztietan Gazako minaren oihartzuna entzun dute tai gabe. “Eta gure lurraz hitz egitean, saihestu ezina da lur gabeak sartzea. Saihestezina Palestinaz hitzegitea”.

Maddi Oihenarten diskorik berezienetakoa da, eta “kantu bakoitzak mundu sonoro propio bat osatzen du bere baitan. Sinplea bere oinarrian baina konplexua aldi berean, gizakiaren sakonera begiratzen duena”. Musikaltasunaren osagarriak izan dira gitarra elektrikoa, harpa, bateria, elektronika ukitu finak eta beste ehun sonoro batzuk.
“Bere txikian, disko handi bat. Konposizio eta moldaketa harrigarriak baina pausatuak aldi berean, kantuaren alde beti, Juantxo Zeberiok sortuak”.

Diskoan beste keinu batzuk ere topatuko ditu zaleak, kasu honetan, Olaia Inziarte, Miren Narbaiza eta Julen Achiary kolaboratzaileenak. Nahasketak berriz We Are Standard taldean ezagun egin zen Jon Agirrezabalagaren eskutik etorri dira.

Exit mobile version