
Beatriz Olabarrieta (Bilbo, 1979) artistak Motor Motor izenburuko erakusketa paratu du Gasteizko Artium museo eta zentroko Praxis gunean. Aurreko erakusketetako, eta zaharkituta geratu diren museoko tresnak birziklatu ditu proiektua burutzeko. Erakusketa zabalik dago 2013ko urtarrilaren 6a bitarte.
Hutsik dagoen areto batetik abiaturik, eta Praxis programaren ardatza den egin ezazu zure kabuz (do-it-yourself) filosofiari jarraituz, Olabarrietak aretoa hartu, eta Artiumeko materialak berrerabiliko ditu, eta beste berri batzuekin elkartu, instalazio erraldoia osatzeko.
Zientzia fikzioaren, eta zinemaren unibertsoa uztartzen dira instalazioan. Horretarako, ondoko elementuak erabili ditu: bolumena, pantailak, tresnak, egitura eskultorikoak eta mugimendua.
“Olabarrietak, elkarren artean loturiko objektu multzo nahasia proposatzen du, (…) zur zatiak, apar goma eta poliuretano hondarrak, berreskuratutako pantaila eta proiektagailuak eta baita etxeko gauzak ere, esate baterako, lanparak eta aldizkariak. Horrela, aurrekoetatik forma berriak sortuko dira eta materiaren eta haren esanahiaren artean harreman berriak sortuko dira”.
Halere, azken hitza bisitariarena da, berak deskorapilatuko behar baitu obra. Egitasmoak Blanca de la Torre izan du komisario, eta Artium ekoizle.



