ARTEA

Inés Bermejo eta Amaia Graciaren eskutik "Instantanéité"

Ines Bermejok eta Amaia Graciak presentearen ideia transmititu nahi dute. Hala adierazi digu Inesek: "Instantea eta era berean eguneroko mugimenduak harrapatu, izoztu eta horiekin jostatu argazkia eta bideoaren bidez. Horixe da. Ideia Godarden filmeko agerraldi nagusitik atera zen. Bertan, protagonistak lasai mugitzeko, egunero egiten dituen mugimenduak egiteko esaten dio neska bati. Hori hartu eta birsortu dugu.
Bideo eta argazkiaren bidezko baliabideei esker, geldi edo ezkutatuta dauden, desberdinak diren eta aldi mugagabeak erakusten dituzten narrazioak egitura ditzakegu eta horrela iradokitako mugimenduak, subjektuaren egunerokotasuneko keinuak, izoztutakoarenak eta bere horretan antolatuta daudenak antzeman daitezke."

Hau da, agerraldi horrek egunerokotasunaren espazioan kokatuko gaitu. Testura ezberdinak dituzte paperetan inprimaturiko argazkiak produzitu dituzte, Godarden filmetako atmosfera hura ekarriz.
Hiru proiekzio daude, etengabeko errepikan, eta azkenik, argi-kutxa bat non irudiek gainez egiten duten mugimendu zehatz bat hartuz.
Errepikapenek ez dute funtzio batera bideratzeko (amaitutakoa edo hasierako) inolako joerarik, ez dute istoriorik kontatzen, ez dira kontsekuenteak eta ez dute etorkizunean ikus daitekeen aztarnarik edo urratsik uzten. Gordard-en sekuentzia bat berriro interpretatu dute, garatu gabe.

Joan den barikuan inauguratu zuten erakusketa, Gasteizko Montehermoso Kulturunean egongo da otsailaren 11tik apirilaren 10era bitartean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button