IKUS-ENTZUN

“Zine Forum Politikoa”, Plateruena Kafe Antzokian

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak Zine Forum Politikoa izeneko zikloa ondu du datozen asteetarako. Ekimenean, hiru film aztertuko dituzte gonbidaturiko zine aditu eta politologoekin batera.

Antolatzaileen hitzetan, “Politikotasuna, zentzu zabalean ulertuta, harreman lotesle gatazkatsuak dauden edozein une eta gunetan aurkitzen direla esan ohi da. Gure bizitzak, hortaz, egoera eta gai politikoz beterik daude. Horiek guztiak aztertzea da ziklo honen helburua, zinea abiapuntu harturik. Emir Kusturikaren Underground, Gillo Pontecorvoren La batalla de Argel, eta Ken Loachen Yo, Daniel Blake izango ditugu ikusgai eta aztergai”.

Etzi, otsailak 28, hasiko da ekimena eta Underground (Emir Kusturica, 1995) filmaren inguruan arituko dira Asier Blas Mendoza (EHUko Politika eta Administrazio zientzien saileko irakaslea) eta Josu Martinez (EHUko ikerlaria eta zinegilea). Saioaren izena: Geopolitikaren garrantzia estatu berrien jaiotzan. “EHan ohitura dugu estaturik gabeko herrialdeen aldarrikapen guztiak gure filtrotik pasatu eta gure eskema mentaletatik irakurtzera. Errealitatea ordea, konplexuagoa da, horregatik, Jugoslaviako adibidea baliatuz, saiatuko gara esplikatzen nazio eraikuntzan eta askapen prozesuetan munduko potentzien kanpo esku-hartzeak duten papera eta garrantzia”.

Datozen asteetako saioak honakoak dituzue: martxoaren 7an, Yo Daniel Blake (Ken Loach ,2016) filma, Helena Franco Ibarluzea eta Xabier Landabidea Urresti adituekin. Saioren izena: Kudeaketa publiko berria eta Ongizate Estatuaren hustuketa izango da.
Azkenik, martxoaren 14an, La Batalla de Argel (Gillo Pontecorvo, 1966)    Mario Zubiaga eta Iratxe Fresnedarekin. Herrien askapena, atzo eta gaur izango da saioaren gaia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button