BESTELAKOAK

BBK Salak bost urte bete ditu

Bilboko BBK Salak bost urte bete ditu, eta horren kariaz, urteurren berezi hau ospatzeko kultur jarduera mordoaren egitaraua aurkeztu du. Opari gisan hartu beharreko programazio kultural hori martxoaren 16tik 30era garatuko da. Besteak beste, rocka, antzerkia, flamenkoa, antzerkia edo abesbatzak izango dira bost urte hauek ospatzeko antolatu diren ekimenak.

2010eko martxoan abian jarri zen aretoa eta denbora honetan guztian 1.152 ekintza egin dira eta 300.000 ikus-entzule baino gehiago bildu ditu aretoak, bertan programatu diren antzerki, poesia, proiekzio eta hitzaldietan.

Datu pozgarri hori ospatzeko martxoaren 16tik apirilaren 30era, hitzordu interesgarri zenbait programatu dira.  Egitaraua argazki-erakusketa zabal batek zabalduko du  musika, antzerki, poesia, kirol eta beste arlo batzuetako jende ezagunaren (Ian Anderson, Wyoming, José Sacristán, Bill Wyman edo Aitana Sánchez-Gijón) argazkiak paratuko dira.

Martxoaren 16 eta 17an musikaren txanda izango da. Egun horietan Banda Gazteen Erakustaldia izango da; Yellow Big Machine, Smoke Idols, Quaoar eta Old Days Dawn taldeen kontzertuak. Txistuak ere protagonismoa hartuko du. Martxoaren 19an, Egungo eta betiko txistua kontzertua egingo du Durangoko Silboberri elkarteak; eta martxoaren 24an, Bilboko  Txistularien Udal Banda & Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea arituko dira.

Martxoaren 20an Choir Fusion saioa programatu da. Bertan, Basauriko Zirzira Ahots Taldeak eta Ugaoko Sarea Abesbatzak arituko dira. Antzerkian, Insatisfechas (martxoak 21 eta 22) eta Al otro lado de la cama (martxoak 23) lanak eszenaratuko dira.

Flamenkoa Pastora Galván & Antonio Canales bikotearen eskutik etorriko da (martxoak 25), eta azkenik, We Are Standard (martxoak 26), Richard Bona (martxoak 27) Manfred Mann’s Earth Band (martxoak 30) taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button