ESZENA

Ikasturte berria eta potoloa Oihaneder Euskararen Etxean

Udazkenarekin batera, ikasturte berriari dagokion programazioa aurkeztu dute Oihanederren, eta hala, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, familia jarduerak, ikuskizunak, filmak eta deialdiak antolatu dira, urriko lehen astean hasi egingo direnak.

Urriaren 5etik aurrera eta abenduaren 23ra bitartean, mota askotako jarduerak antolatuko dira publikoari euskal kultura eskaintzeko xedez.

Kontzertutan Keu Agirretxea, Laize MC eta Abereh (Eskilarapeko Soinuak), Leire Etxezarreta eta Alaitz Artola (Egin Leku!), eta Ander García trio (Aitzina Folk) musikariek hartuko dute parte. Eszenari erreparatzen badiogu, honako antzezlana programatu da: Ogiak hizketan baleki antzerki performatiboa (Mamiak kolektiboa: Marina Suarez zuzendari eszenikoa, Irantzu Lekue arte zuzendaria, Josune Velez de Mendizabal aktorea, Edu Zelaieta gidoilaria, Ander Gondra ikerketa historikoa eta Txema Ramirez de la Piscina komunikazio arduraduna.

Errezitaldiak eta bestelako ikuskizunak ere ondu dituzte: Zoriontsuak izatea erabaki genuen (Mikel Ayllon eta Piszifaktoria) eta Oraindik, orain eta oraingoz (Iñigo Astiz eta Jon Basaguren). Oporklik! argazki-hizki lehiaketako lan irabazleak ere bertan erakutsiko dira.

Eta gainera makina bat deialdi bultzatuko dituzte, hala nola, Batera, kultur proiektuak elkarrekin;  bai eta Garatu ere, kultura eta sormen garaikidea lantzeko programa (Odei Barroso; Txakur Gorria taldeko Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo); Formol Laborategiko Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibarguren; eta Maider Oleaga; edo eta TopAraba, Araban euskal kulturaren sormen esparrua sustatzeko egitasmoa.

Horretaz gain, filmak, dokumentalak, familia jarduerak, aurkezpenak eta bestelakoak banan banan egingo dira datozen hilabeteetan Oihaneder Euskararen Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button