BESTELAKOAK

“Irun Hiria” XXV. Argazki Lehiaketa

Irungo Argazki Elkarteak antolatuta, Irunen eta argazkilari guztiei zuzendurik, Irun Hiria XXV. Argazki Lehiaketa abiatu dute. Lanak entregatzeko epea urriaren 17an amaituko da.

Argazkietako gaia librea izan daiteke edota bestela Irun herria izango da irudion protagonista. Paperean egindako argazkiak, zuri-beltzean edo koloretan aurkeztuko dira, eta edozein teknika onartuko da.

Lehiakide bakoitzak gehienez ere saritu gabe dauden 3 argazki aurkeztu ahalko ditu gai bakoitzeko. Argazkien tamaina librea da; dena den, argazki bakoitza 40×50 cm-ko kartoi mehean muntatuta joango da. Era berean, egile bakoitzak CD bat eman beharko du lehiaketara aurkezten diren obrekin, JPG formatuan eta proiektatzeko kalitatearekin.
Kartoi mehearen atzeko aldean hauek adieraziko dira: aukeratu den gaia, obraren izenburua, egilearen datu pertsonalak, telefono zenbakia, e-maila eta, hala badagokio, kide den argazki elkartearen izena.

Sari-banaketa publikoa izango da eta aurtengo azaroaren 14an egingo da Irungo Amaia Kultur Zentroan, 20.00etan. Azaroaren 14tik abenduaren 14ra erakusketa bat egingo da aipatutako Zentroan, lehiaketara aurkezten diren obrekin.

Saririk potoloena 500 euro dira.

Hemen dituzue datu guztiak gazteleraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button