BESTELAKOAK

“Batera” edo kultur proiektu sortzaileak

Batera: kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntza deialdiak Loa, loa lagunak, Poliedro Vol. 1 eta Larrugorritan proiektuak aukeratu ditu laguntza jasotzeko.

Hiru proiektuen sustatzaileek Maider Lasak, Eñaut Zubizarretak eta Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteek osatutako taldeak hilabete inguru pasa dute ideia egikaritzeko crowdfunding-a prestatzen.

Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu zituen “beren orijinaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesa” dela-eta. Beste aldetik, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina osatzeko 2.000na € ere. Era honetan 40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian Euskal herriko eta Gasteizko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten.

Proposamenak honakoak dira: Maider Lasak Loa, loa laguna izenburupean helduentzako sexu lo kantez osatutako diskoa egin nahi du. Eñaut Zubizarretaren Poliedro Vol.1 proiektuak biolontxeloa gaur egungo musiketara egokituko du. Eta taldean aurkeztu dute beren proiektua Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteek: Larrugorritan, gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko serie bat da. “Bost kidez osatutako kuadrilla batek emakume eta gizonezkoen estereotipo eta mitoekin apurtuko du”.

Datu guztiak Oihaneder Euskararen Etxeak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button