ESZENA

Bastidako Kale Antzerkia irailera bitartean

Bastidak, aurten ere, Kale Antzerki Jaialdia antolatu du bertako kaleak eta plazak sormen eta adierazpen artistikoa zabaltzeko.

Ekainaren 22tik irailera bitartean, “biztanleek eta bisitariek programazio zabala izango dute: antzerkia, musika, dantza eta zirkua, besteak beste. Artea modurik eskuragarrienean eta hurbilenean ospatzen duen jaialdi honek aukera paregabea eskaintzen du aire zabaleko ingurune batean esperientzia kultural ahaztezinak bizitzeko.(…) Kaleko antzerkia arte moldakorra da, diziplina ugari biltzen dituena: antzerkia, musika, dantza, zirkua, txotxongiloak eta gehiago. Aniztasun horri esker, publikoak arte-adierazpide desberdinak esperimentatzen ditu ekitaldi bakar batean, artearen ulermena eta balioespena aberastuz. Hizkuntza- eta kultura-aniztasun aberatsa duten eskualdeetan, hala nola Euskal Herrian, kale-antzerkiak aniztasun hori islatu eta ospatzeko gaitasuna du. Jarduera eleanitzak inklusiboak izateaz gain, ikusleen esperientzia kulturala aberasten dute”.

Diogun moduan joan den astean abiatu zen ekimena, eta asteburu honetan jarraipena izango du. 29an, Panta Rhei taldeak Naturaren ispilua izeneko lana egingo du. Naturaren ispilua: Hartzaren Solstizioa udako solstizioko esperientzia artistiko bat da, eta  antzerkiaren, dantzaren, musikaren, txotxongiloen eta performancearen diziplina anitzeko 12 artista biltzen ditu, Land Arten eskultura-instalazioekin batera. Panta Rheik publiko berriengana hurbiltzeko ildo estrategikoari eusten dio, motibazio artistikoa eta kultura-ekintzan duen parte-hartzea sustatuz.

Egun guztietarako ikuskizunen gaineko informazioa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button