BESTELAKOAK

“Otsail Ostegunak” Donapaleu herrian

Zabalik elkarteak Otsail Ostegunak izeneko  mintzaldi zikloa abiarazi du hil honetarako. Otsailaren 7an hasi zen zikloa Piarres Aintziart idazlearen bizitza baten lekukotasuna hitzaldiarekin, eta hilabete osoan zehar hainbat gai jorratuko dira euskaraz. Mintzaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.

Egun hauetan, Ainhoa Arburua psikoterapeutaren saioa izango da Nola “bizi” heriotza ? gaiarekin. Zer da heriotza ? Onartzen dugu bai ala ez ? Heriotzaren inguruan nolako ikuspuntu desberdinak ageri dira, izan erlijiozkoak ala kulturalak… 
Eta 21ean. Emilio Lopez Adanek Biktimak, amnistia, adiskidetzea …gaia jorratuko du.

Aurtengo Otsail Ostegunak, otsailaren 28an bururatuko dira, Euskara jendea dokumentalen aurkezpenarekin (Adur Larrea grafista eta Xamar gidoigilea).

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button