ARTEA

Pello Irazu eskultorearen “Zalantzazko Horma”, Madrilen

Pello Irazu (Andoain, 1963) eskultoreak Zalantzazko Horma izenburuko erakusketa paratu du, Madrildo Alcalá 31 aretoan, apirilaren 19ra arte.

Irazuk propio diseinatu du egitasmo hori Madrilgo areto horretan erakusteko. Instalazio handi bat da, eta bertan, artista gipuzkoarren poetika osatzen duten elementuak uztartzen dira: muraletako pinturak, objektu eskultorikoak eta marrazkiak. Hala, hiru horiek Madrilgo aretoaren arkitekturarekin nahasten dira.
Espazio labirintikoa da instalazioa, hormekin eraikia; murru horiek, halere, ez dira euskarri hutsak, osotasun adierazkor bat osatzen baitute. Era berean, aretoaren arkitektura nabarmentzen dute, obraren hezurdura bihurtuz, bere zutabe, murru eta gune hutsen bitartez.

Instalazioa ez ezik, Pello Irazuren muralei buruzko atzera begirakoa ere bada Zalantzazko Horma. Hormetako lanak ohikoak dira bere obran, eta bere ibilbidean egindako batzuk biltzen dira; hain zuzen ere, 1991tik 2004ra bitarte egindakoak: Summer Kisses (1992),  A la maison de’Ayui (1995) edo Life Forms (2001), besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button