ARTEA

Basoaren misterioa, Durangoko Begira Photon

Urriaren 20tik urriaren 13ra, Kinua Argazki Elkarteak bultzatutako Begira Photo jaialdiak argazkigintza garaikidearen magia eramango du Durangaldera. Seigarren edizio honetan, artista topaketak, erakusketak eta argazki-liburuen aurkezpenak antolatu dira. Festibalaren seigarren edizioan zuhaitzak eta basoak izango dira protagonistak. Aurten, Arte eta Historia Museoan, Durangoko beste espazio batzuetan eta Iurretan, Amorebieta-Etxanon eta Abadiñon ere jarriko dira erakusketak.

Begira Photo ekimenaren helburua hauxe da: “Argazkigintza garaikidea sustatzea eta gaur egun bizi duen egoera aztertzea, ikuspuntu desberdinetatik landuta”. Aurtengo gaia Basoa da eta erakusketen bidez “logika ekologikoa gailendu behar zaiola ingurunea suntsitzea ondorio duen logika ekonomikoari” ikusarazi nahi du jaialdiak; alegia, bizi garen ingurunea zaintzeko beharraz ohartarazi nahi du.

Hortaz, hiru erakusketa antolatu dira gai horri lotuta: bat, Misha de Ridder, Regina Anzenberger, Pablo Castilla eta EllenBornkessel-en zuhaitz-paisaiak, (Durangoko Arte eta Historia Museoan); bi, Imanol Marrodan en Frozen Trees argazkilariek Urkiolako Parke Naturalean ateratako lanak ( Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan); eta hiru, Zuhaiztia erakusketa kolektiboa (Durangoko Arte eta Historia Museoan eta kanpoaldeko beste zenbait gunetan ere, Durangoko Plateruena eta udaletxeko plazan, Iurretan eta Abadiñon).
Antolatzaileen arabera, “erakusketa guztiek basoaren misterioak erakusten dizkigute; ikuspegi anitzak, osagarriak dira paisaiarekin solasean, zuhaitzen bila egindako ibilaldien bidez”.

Argazkilaritza mintzagai jardunaldiak ere antolatu dira argazkiaren jardute artistikoari buruz pentsatu, debatea egin eta eztabaidatzeko. Ideien laborategia ere egongo da argazkigintzaren sorkuntzari buruzko hausnartze teorikoa egiteko mahai-inguruen bitartez. Bertan Aitor Ortizek, Eduardo Momeñek, Marta Dahók, Oscar Molinak, Laura Terrék eta Rubén Ariasek parte hartuko dute.

Informazio guztia: Begira Photo

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button