LITERATURA

Baserria hustu

“Ama joan zaigu. Lehenago, aita eta amama joan ziren. Lur isilera. Une honetan baserrian ez da inor. Orain baserria hustu behar dugu. Eta gauzak ez dira gauzak besterik ez, giza arrastoen eramaileak ere badira. Armairu itxiak, arropak, jantziak, zapiak, gelak, ateak, loreak, inguruko basoak, haizea, euria, bakardadea, mina, heriotza. Hau dena kontatzeko ez dago hitzik, poesia ez bada. Poemek lagundu didate hutsik zegoen espazioa betetzen. Sakonean ahaztutako zerbait ateratzen lagundu didate. Poema batek esan ezin dena iradoki dezake. Amaigabeko amildegian sakontzen du.”

Hala deskribatu ditu Oskar Gaztelu idazleak 2022ko Ernestina de Champourcin poesia saria eskuratu zuen Baserria (h)uz(s)ten (Erein) lan berriaren nondik norakoak.

Idazleak Nire bizitza ni barik lanarekin, Arabako Foru Aldundiak antolatutako Becerro de Bengoa saiakera lehiaketa irabazi zuen. Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historiako irakaslea da. Irakasle ikasketak egina, eta Ingeles Filologian lizentziatua.

“Nire baso zaharrera itzultzea gustatuko litzaidake,
zuhaitz bat gehiago izan,
eta nire sustraiak ama lurraren erraietan sartu.
Gero eta sakonago, eta plazera sentitu
lur gogorrean nire sustraiek bidea zabaltzen.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button