BESTELAKOAK

Askotariko estiloak, Haizetara Kaleko Musika Jaialdian

Haizetara Kaleko Musika Jaialdi Nazioartekoaren VIII. edizioan egingo da ekainaren 21etik 23ra bitartean Amorebieta-Etxanon. Jaialdian jatorri ezberdinetako 37 taldek eman dute izena. Horietatik, bederatzi izan dira aukeratuak, tartean, Durangoko Fanfarre Sugarri banda.

Askotariko estiloak entzungo dira Bizkaiko udalerri horretako kaleetan, tartean, dixieland, heavy, funk, reggae, latin edo jazz. Antolatzaileen esanetan, “ohi bezala, kalitateari eta estiloen eta sorterrien aniztasunari erreparatu zaie taldeen aukeraketa egitean, bai eta izena emanda zeukaten banden ibilbideari eta curriculumari. Aipatzekoak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeen kultura-aniztasuna eta estilo-ezberdintasuna”

Honatx Amorebieta-Etxanoko kaleak girotuko dituzten banda kaletarrak: Blaas Of Glory (Overijssel, Holanda); Acoustteel Gang (Bordeaux, Frantzia); Kar Ces Brass Band (Cerkno, Eslovenia); Les Busiciens (Waasmunster, Belgika); Mo´Better Band (Roseto degli Abruzzi, Italia); The Dixie Ticklers (Londres, Ingalaterra); Le Bus Rouge, Lyon, Frantzia); El Puntillo Canalla Brass Band (Segovia, Espainia); eta, azkenik, Fanfarre Sugarri (Durango, Euskadi).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button