BERTSOTAN

“Basarri” bertsopaper saria bidean da

Zarautzeko Udalak antolatzen duen Basarri bertsopaper sarian lanak entregatzeko epea zabalik duzue ekainaren 21era bitartean. Garailea uztailaren 4an jakinaraziko da, eta 1.530 euro jasoko ditu. Aner “Euzkitze” bertsolari zarauztarra izan zen joan den edizioko garailea Zopa hozten ari zaizu bertso sortarekin.

Sariketa honen 39. edizioan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira: Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu; gaia librea da; bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da; parte hartzaileek gehienez bi lan bidali ditzakete; eta lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

Basarri bertsopaper sariaren. 39. edizioko epaimahaia Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok eta Uxue Alkortak osatuko dute.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, kultura@zarautz.eus helbidera bidaliz.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button