ARTEA

“Barriek 2021” programa hasi du Rekalde Aretoak

Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten artelanak erakutsiko dira 2021 eta 2022 urteetan, Rekalde Aretoan Barriek 2021 programaren barruan. Gaur goizean aurkeztuko da erakusketa zikloa. Hamargarren edizio honetan Jenni Alvarado, Izaskun Araluzea, Urtzi Urkixo, Javier Rodriguez Perez-Curiel eta Mikel Erkiagaren artelanak egongo dira ikusgai.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak gaur goizean Barriek 2021 programaren edizio berria aurkeztu du artistekin batera. Jenni Alvaradoren pintura-erakusketarekin abiatu da erakusketa zikloa toki berri batean, izan ere, kanpoko erakusleihotik barruko espazio berri batera eraman da erakusketa hori.

Ekimenaren helburua Bizkaiko artisten talentua zabaltzea eta euren produkzio artistikoak gizarteratzea da. Era berean, talentu hori babestu eta Bizkaian sortu eta lanean hasten diren zenbait belaunaldiren garapen artistikoaren lehenengo etapatan lagundu nahi dute Foru Aldunditik.

Barriek erakusketa-zikloari Jenni Alvaradoren pintura-erakusketak eman dio hasiera. Jenni Alvaradoren ondoren, Urtzi Urkixoren obra grafikoa iritsiko da eta, gerora, Javier Rodriguez Perez-Curielen esku hartzea eta Mikel Erkiagaren pinturak erakutsiko dira, eta azkenik Izaskun Araluzearen marrazki eta pinturek hartuko dute espazio berri hori. Erakusketak bata bestearen atzetik etorriko dira gutxi gorabehera bi hilabeteko aldizkakotasunez.

Lorea Bilbaoren hitzetan, Barriek “abiarazi eta artelanak bistaratzeko plataforma da; hortaz, sortzaile berrientzat Bizkaia aukera-gune bihurtu da. Lurraldean dugun potentzialtasunaz ohartaraziko gara, eta talentu artistiko eta sortzaileari balioa emango diogu, XXI. mendeko gizartean zaindu eta indartu beharreko balioa baita”.

Jenni Alvaradoren pintura erakusketa uztailaren 20tik irailaren 19ra arte izango da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.