MUSIKA

Ostiralean lehenengo ekitaldi musikala Bilborock Aretoan

Ostiralean, Bilborock Aretoak ateak irekiko ditu Amaia Miranda kantautoreak eta Verde Pratok egingo duten kontzertua hartzeko. Ekitaldia 20:00etan hasiko da. Normaltasunerako itzulera horretan, hainbat baldintza beteko dira, eta hala, entzuleek (gehienez ere 80 pertsona) eserita egon behar dute, eta  maskara nahitaez erabili beharko da. Gainera gel hidroalkoholikoa jarriko da hainbat lekutan, eta gomendioei, debekuei eta sarrera- eta irteera-fluxuei buruzko informazio-kartelak ere.

Ekainaren 12an, Musika Lokala programaren barruan, Udalaren Bilborock aretoan lehenengo ekitaldia egingo da, eta Amaia Miranda kantautore bizkaitarrak eta Verde Pratok musika-kontzertua eskainiko dute. Hau hasiera baino ez da izango, izan ere,  Bilboko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Bilborocken ekainerako, uztailerako, abuzturako eta irailerako.

Hala, ekainaren 18an, 18:00etatik 20:30era, #BilbaoYouWeek lehiaketaren bosgarren edizioa egingo da, COVID-19 osasun-krisiagatik atzeratu behar izan zena. Uztailaren 2an, Imaginautak elkarteak  kontzertuak, musikoterapia, film laburrak, poesia, ilustrazioa eta zuzeneko tatuajeak antolatu ditu. Uztailaren 4an, zapatua, 20:00etatik aurrera Wicked Wizzard taldeak kontzertua eskainiko du. Uztailaren 24an, Bilborock Distart Festival egingo da. Abuztuaren 7an, Nize taldearen kontzertua programatu da. Eta irailaren 18an Douleurdolor, Gomez Selava eta Mahoken musika esperimentazio proiektua, eta Jaguabilly arituko dira Bilborocken.

Informazio gehiago Bilbao Gazte webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button