BERTSOTAN

Ataunen bi saio eta “Gipuzkoa Bertsotan” amaituta

Larunbatean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatuko dira Ataungo herri antzokian, eta horrek esan nahi du azken txanpara ailegatu dela ekimena. Irailerako sailkatu diren 30 bertsolarien izenak jakingo dira, saioak behin bukatuta.

Larunbateko saioak goizez eta arratsaldez jokatuko dira. Arratsaldekoan, zortzi izango dira parte hartuko bertsolariak.

Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen faseko behin-behineko sailkapena, egutegia eta gainerako informazioak www.bertsozale.eus webguneren barruan Gipuzkoa Bertsotanek duen atal berezian kontsulta ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button