ARTEA

Suediako zinema garaikidea Bilboko Alondegian

Gaur hasita eta ekainaren  26ra bitartean, Suediako zinematografia zertan den ezagutzeko parada eskainiko du Bilboko Alondegiak. Gaur bertan, 17:30ean, Big Boys Gone Bananas! (2011) filma pantailaratuko da.

“Gaur egun badago suediar zinemagileen belaunaldi berri bat, maila guztietan arrastoa uzten ari dena, bai film luzeen ekoizpenean bai film laburretan eta dokumentaletan”.

Iparraldeko herri hotz honetako zinemaren zikloan, Ingmar Bergmanen oinordeko batzuen lanak ikusi ahal izango dira. Film luzeen artean, aipatzekoak dira Hannes Holmsen Himlen Är Oskyldigt Bla (Behind Blue Skies), Mikael Marcimainen Call Girl eta Jan Troell zinemagile handiaren Dom Över Död Man (The last sentence).

Hauez guztien gain, dokumentalak ere pantailaratuko dira, eta suediar akademiaren bi sariren irabazle izan den Palme (Kristina Lindström & Maud Nycander, 2012) izango da horietako bat. Dakikezuenez, lan horretan, lehen ministro sozialdemokrataren bizitza kontatzen da, jaio zenetik, 1986an hil zuten arte.

Ikus daitezkeen beste lan batzuk, honakoak izango dira: Tpb Afk: The Pirate Bay Away From Keyboard (2012), Avalon (2012) eta Isdraken (The Ice Dragon) (2012).


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button