BERTSOTAN

Sexu eta ugalketaz bertso paper lehiaketa

Arabako Medicusmundi elkarteak Sexu eta ugalketa eskubideak munduan zehar izenburupean bertso-paper lehiaketa antolatu du Gasteizen. Emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea izango da lehiaketa ardaztuko duen gaia. Eta lanak entregatzeko epea, martxoaren 14a amaituko da.

Gasteizen jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek dute parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 3 bertso egin beharko ditu eta gehienez 8, eta nahi adina bertso-sorta bidal ditzake.  Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu gabekoak. Ezizena erabiliko da sinadurarako. Doinua eta neurria libreak izango dira. Dena den, ezinbestekoa da doinuaren izena argi adieraztea.

Lanak, helbide honetara bidaliko dira: “Sexu eta Ugalketa Eskubideak Munduan Zehar, bertsoz bertso”, Medicus Mundi Araba, Los Isunza/Isuntzatarrak, 9, 1ºesk. 01002 Gasteiz.

Sari-banaketa  apirilaren 4an izango da, burutuko den bertso-afarian.

Informazio guztia GKE horretan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button