MUSIKA

Pet Fennec donostiarrak pop disko gitarra zalea plazaratu du

Pet Fennec izenaren atzean Urko Eizmendi musikari donostiarra dago. Londresen trebatua, oraintsu argitaratu du estreinako diskoa, Mount Pleasant. Gitarra melodikoekin jantzitako pop kantuak egiten ditu Fennecek, 1990eko hamarkadako Teenage Fanclub edo Guided By Voices indie taldeen antzera. Diskoa diseinu ederrarekin jantzita dator.

Pet Fennec Urko Eizmendiren egitasmoa bada ere, oholtzan boskote gisa aritzen da taldea. Eduardo Ranedo musika-kazetariak  idatzitako promozio-orrian jasotzen denez, Mount Pleasant laneko kantuak talde formatuan jotzeko eginak dira, “talde elektriko basatiarekin jotzeko”.

Donostiako Muir estudioan grabatu eta ekoitzi du Fennecek diskoa, eta Victor Garciak masterizatu du Estudios Ultramarinos – Costa Brava estudio ezagunean. Diskoa Nicholas Stevenson artistak eginiko azal ederrarekin dator.

Urkok melodiak egiteko duen gaitasun handiaren harira hauxe dio Ranedok: “melodietarako berezko zena duen tipo horietakoa da. (…) Nahikoa da bere kantuetako baten zati bat entzutea zure aurpegian irri alaia agertzeko”.

Azaroaren 30ean, Iruñeko Txintxarrin izango da lan hau aurkezten Pet Fennec. Gero, Santander, Oviedo, Valencia, Toledo, Madrid…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button