
Kutxa Kultur Festibala izeneko musika jaialdia egingo dute irailaren 7an eta 8an Igeldoko Jolas Parkean. Bi egun horietan nazioarteko pop eta rock talde esanguratsuek joko dute, hala nola, Maxïmo Park eta The Horrors. Euskal Herriko ordezkaritza ere izango da Anariren emanaldia dela medio. Horretaz gainera, estatuko zenbait talde ere izango dira, Love of Lesbian eta Russian Red.
Orotara zazpi talde igaroko dira irailaren 7an eta 8an Igeldoko Jolas Parkean jarriko duten bi agertokietatik. Lehenengo egunean Maxïmo Park, The Raveonettes, The Whip eta Russian Red izango dira.
Kartel buru diren Maxïmo Park post punk ingeleseko talde interesgarrienetarikoa da Kaiser Chiefs eta Franz Ferdinand-ekin batera. Hainbat jaialditan jo dute eta maisuak dira rock energia eta dantzarako erritmo itsaskorrak nahasten.
Bigarrenean egunean berriz, The Horrors, Love of Lesbian eta Anari. Gunea 16:30ean irekiko dute eta 1:30era arte egongo da zabalik.
Bigarren egun horretan The Horrors pop eta rock talde ingelesa nabarmenduko da. Bosgarren albuma plazaratu ondoren, sasoian daude britainiarrak. Aurten, Benicassimeko FIB jaialdian eta Kutxa Kultur Festibalean bakarrik egongo dira.
Kontzertuez gain, hainbat ekitaldi eta zerbitzu ere izango dira, tartean, Revolutionary Brothers donostiarren sound systema, terrazak, haurtzaindegia, eta jolas parkeak berak eskaini ohi dituenak.
Ekitaldi berri honen xehetasun guztiak Kutxa Kultur Festibala webgunean jasotzen dira.