BERTSOTAN

Bardoak txapelketaren bigarren fasea amaitzear

Bardoak taldekako txapelketaren bigarren fasea asteburuan amaituko da jokatuko diren lau saiorekin.

Ostiralean bi saio daude antolaturik, Iruñean eta Igantzin. Iruñekoa 21:00etan hasiko da Iruña Taldea elkartean, eta bertso-merendu formatua du. Bertan Iruñeko 12 obario eta 11 Pedrada eta Leitzako Harrapazank taldeak arituko dira.
Igantzin, berriz, bertso-afaria dute herriko Biltoki elkartean. Afal ostean Lesakako Zortziko haundiena eta Baztango Lepatanatuek 2 taldeek haien bigarren saioa jokatuko dute. Larunbatean, Bertze Maldikoak eta Etxeko Kontuk taldeek haien bigarren saioa egingo dute.

Asteburuko azken saioa, honakoa: Atekabeltz gaztetxean, Harrapazank eta 12 obario eta 11 pedrada taldeena.

Honen ostean, hiru talde sailkatuko dira apirilaren 12an Lesakan jokatuko den finalerako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button